Ipuin kontaketa izango da gaur Ixabel Agirresaroberekin, liburutegian

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 8a, 00:00

Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa izango da gaur Hernaniko Liburutegian. 3 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzendutako bi saio egingo ditu, 17:30etan lehenengoa eta 18:00etan bigarrena. Gonbidapenak, geratuko balira, Hernaniko Liburutegian bertan eskuratu daitezke. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!