Gaur, Josetxo Mendiaren hitzaldia

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 8a, 00:00

Hernani Errotzen taldeak bi hitzaldi antolatu ditu aste honetarako. Gaur eta etzi izango dira saioak, arratsaldeko 19:00etan, Biteri Kultur Etxean. Gaurko hitzaldia Argitu, ez suntsitu elkarteko Josetxo Mendiak emango du. Iruña-Veleia aztarnategiaren historia errepasatuko dute bertan, baita bere inguruan sortutako auzi guztiak ere. Etziko hitzaldian, berriz, XI. eta XII. mendeetako testuinguru soziopolitikoa izango dute hizpide Josu Narbarterekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!