Udaberriarekin batera Furgobaratza badator. Etzi, ostegunean, 18:00etatik 19:30etara Nola zaindu gure tomateak tailerra eskainiko da Baratza Parkean (Sagastialde). Gainera, tomate landareak oparituko dira bertaratutakoen artean.
Tomate landareak osasuntsu edukitzeko kontutan eduki beharrekoak azalduko dituzte: landaketa distantzia, zaintza, tratamenduak... doakoa izango da eta baratzeetako erabiltzaileez gain edozein gerturatu daiteke bertara. Horretaz gain, Furgobaratza zerbitzua ere egongo da (aholkularitza baratzeko gaietan, plantel eta hazi ekologikoak...).
Furgobaratzaren data ezberdinak jakin nahi ezkero, Kimu Bat-en web orri eta sareetan aurkitu daiteke informazioa: https://kimubat.eus/eu/kimubat-paisaia/baratzezaintza/furgobaratza.