Bihar arratsaldean hasiko dituzte Garizumako elkarteko barkamen ospakizunak. Arratsaldeko 19:00etan Floridako San Jose parrokian jarri dute aurreneko hitzordua, eta datozen egunetan Hernani inguruko beste zenbait parrokietan egingo dute. Hala nola, San Joan Batailatzailearen parrokian asteazkenean (19:30), eta San Antonio parrokian ostegunean (19:00).
Arantzazura ibilaldia, apirilaren 12an
Erramu igande bezperarako, apirilaren 12rako, irteera bat ere prestatu du Elizak. Arantzazura joango dira, goizeko 07:00ak aldera abiatuta.
Informazio zehatzagoa nahi duten herritarrek 943 55 26 84 telefono zenbakira deitzeko aukera dute.