San Joanak iragartzeko kartela hautatzeko aukera, ostiralera arte

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 7a, 00:00

San Joanetarako bi hilabete pasatxo geratzen diren honetan, festak iragarriko dituen kartela hautatzeko aukera dute herritarrek. Jai Batzordeak hautatu ditu aurtengo edizioko bost finalistak, eta orain herritarren txanda da gustukoenaren aldeko botoa emateko. Biterin edo https://labur.eus/bsssqu1n estekaren bidez hautatu daiteke kartela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!