Asteazken honetan aurkeztuko du Iñaxio Sanz hernaniarrak 'Hernaniko ibilbide laburrak. Ezagutu zure herria pausoz pauso' liburua. 18:30etan hasiko da ekitaldia, Sandiusterriko aretoan. Gidaria Amagoia Mujika Telleria kazetaria izango da. Sanzen liburuak Hernaniko Kaxkotik oinez abiatuta egin daitezken zenbait ibilbide erraz biltzen ditu.