Beste urte batez, Extremadurako ohiturak Atsegindegira eraman zituen Donostiako Centro Cultural Extremeñok. Jaki gastronomiko ugari jarri zituzten dastatzeko, eta Virgen de Guadalupe taldeko kideek koru eta dantza emanaldia eskaini zuten jardunaldiak amaitzeko. Herritar ugarik egin zuten bat jardunaldiekin.