Apirilaren 8ko hitzaldian Iruña-Veleiaren ikuspegi orokor bat eskainiko digu Josetxo Mendia ‘nekazari eta historiazalea’k: duela 3000 urte karistiarrak (euskaldunak) bizi zirenetik gaur egunera artekoa. Bien bitartean, LURMENek aurkitutako grafito eta ostraken berri emango digu: erromatar hirian bizi zen komunitate euskaldunak euskaraz eta latinez idatzitako testigantzak, bere egunerokoa kontatuz.
Ondorio latza etorri zen gero grafitoak faltsuak omen zirela-eta: behar bezalako frogarik ez zaizkie egin, ez dira datatu –‘Irulegiko Eskua’ eta Larunbeko ‘Larrahe’ bezala. Hala eta guztiz ere Eliseo Gil zigortua izan zen epaiketan.
Eta auziak jarraitu egiten du, eta horren erakusgarri dira CESAR eta NERONen inguruan sortu duten kakanahastea eta Iruña-Veleiaren alde Gasteizen egindako manifestazioa, aldarrikapen hauekin: ‘Iruña-Veleia argitu, ez suntsitu!’, ‘ondarea zaindu!’, ‘arkeometria erabili!’, ‘eskabadora kanpora!’…
Interesgarria izango da.