Munduko Txapelketan arituko da bihar eta etzi June Ruiz tiratzaile hernaniarra

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 6a, 00:00

Junior eta kadete mailetan lehiatuko du Ruizek, sable modalitatean. Txinako Wuxi herrian izango dira proba guztiak.

Ibilbide oparoa osatzen ari da June Ruiz Belategi esgrima tiratzaile hernaniarra, eta bihartik aurrera beste mugarri bat gehituko du. Munduko Esgrima Kadete Txapelketan arituko da Ruiz, sable modalitatean. Txinako Wuxi herrian jokatuko dituzte proba guztiak.

Junior mailan arituko da bihar, eta kadete mailan etzi. Fortuna klubetik «mugarri historiko» gisa definitu dute aurtengo lorpena, «esgrimaren historian Fortunako bi tiralatzailek munduko txapelketarako sailkapena lortzen duten lehen aldia baita».

Ruizekin batera Fortunako Markel Amat pasaiarra ere arituko da kadete mailako proban, etzi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!