Hernaniko Haurreskolan datorren irailean hasi nahi dutenentzat izenematea irekiko da apirilean, eta ate irekiak egingo dira. Matrikulazioa online: apirilaren 22tik maiatzaren 9ra egin behar da (www.haurreskolak.eus). Matrikulazioa haurreskolan bertan: apirilaren 28tik 30era eta maiatzaren 5tik 9ra egin daiteke (09:00-14:00). Bestetik, ate irekiak izango dira apirilaren 10ean, 16:30etan. Haurreskolarekin kontaktuan jartzeko 943 55 29 91 telefonora deitu daiteke edo hernani.hernani@haurreskolak.eus helbide elektronikora idatzi.