Mendiriz Mendik gaztetxoen irteera antolatu du bihar. Xorroxineko itzulia egingo dute mendizale gaztetxoenek eta baita helduek ere. Hiru orduko saioa izango da, eta guztira 7 kilometro osatuko dituzte. Goizeko 8:30etan jarri dute hitzordua, Biteri aurrean.