Gaur amaituko da Gipuzkoako Batel Liga

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 5a, 00:00

Hernaniko batel bat, artxiboko irudian.

Pasai Donibanen jokatuko dute Batel Ligako azken jardunaldia, 15:00etan hasita.

Gaur arratsaldean, 15:00etan hasita, jokatuko dute Pasai Donibanen Gipuzkoako Batel Ligaren azken jardunaldia. Erlojupeko proba izango da gaurkoa, eta bertan erabakiko dira multzo bakoitzeko garaileak. Orain arte oso estropada onak egiten ari dira Hernaniko arraunlariak.

Biharamunean, Pasai Donibanen bertan, Gipuzkoako Batel Txapelketako proba jokatuko dute. 10:30etan hasiko da igandeko saioa. Arraun Elkartetik animatzera joateko gonbidapena egin dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!