Pasa den asteburuan Gipuzkoako Eskolarteko Atletismo Txapelketaren lehenengo jardunaldia jokatu zuten Irungo Plaiaundiko pistan.
CD Hernaniko 18 gaztetxok hartu zuten parte, eta horietatik batzuk nabarmendu egin ziren zenbait probatan.
500 metrotako proban, esaterako, brontzezko domina jantzi zuen Itxaso Mujika alebinak. Infantiletan, berriz, zilarrezko dominarekin itzuli ziren Hernanira Adur Salaberria eta Ander Martin, hauek ere 500 metrotako proban.
Hurrengo jardunaldia prestatzen ari dira dagoeneko Hernaniko atleta txikiak.