Duela 16 urte Kronikan

Gaur eramango dituzte Auzitegi Nazionalera astearte goizaldean atxilotutako zortzi gazteak

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 4a, 11:01

2009ko apirilaren 4ko Kronikan argitaratutako albistea
Irakurri egun horretako Kronika osorik hemen

Astearte goizaldean atxilotu zituztenetik inkomunikatuta izan dira zortzi gazteak.

Astearte goizaldean Hernanin eta Urnietan atxilotutako zortzi gazteak Auzitegi Nazionalera eramango dituzte gaur. Astearte goizaldean atxilotu zituztenetik inkomunikatuta izan dira, lehendabizi Donostiako komisaldegian eta ondoren Madrilen. Azken egunetan, atxilotutakoen senideek kezka adierazi dute, «inkomunkazio egoeran atxilotuek jaso zezaketen tratua dela eta». Antza denez, senitartekoak jakin ahal izan dute konfidantzazko mediku baten bisita jaso dutela atxilotuek.

Manifestazioa atzo

Atxiloketak izan zirenetik egunero izan dira manifestazioak Hernanin. Atzo arratsaldean eskualde mailako manifestazioa zegoen deituta eta ehunka lagun bildu ziren bertan, atxilotuak askatzeko eskatzeko. Manifestazio hasieran inkomunikazioekin bukatzeko eskatu zuten eta salatu zituzten «euskal gazteriaren kontra eta independentismoaren kontra izaten ari diren erasoak».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!