Hernani Musika Eskolako ikasleek Kataluniara egin zuten irteera, pasa den asteburuan. Ostiralean, lehenik, Saloun jo zuten, bertako Musika Eskolako aretoan; eta Hernaniko Banda Gazteak Bergako plazan eskaini zuen emanaldia, egun berean. Hurrengo egunean, larunbatean, Port Aventuran izan ziren ikasle eta irakasleak, egunpasa egiten. Musika eta aisialdia uztartu zituzten horrela.