Zabaldu da bi tasa ordaintzeko borondatezko epea

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 3a, 00:00

Bi udal tasa ordaintzeko epea hasi zen atzo. Batetik, eremu erresidentzialean eta landalurrean hondakin bilketaren tasaren aurtengo lehenengo seihilekoari dagokiona (maiatzaren 13a arte). Bestetik, ibilgailuen espaloi bidezko sarrerari dagokion tasa (maiatzaren 9a arte). Helbideratutako erreziboak borondatezko epearen bukaeran kargatuko dira. Helbideratu gabekoek, ohiko postaz jasoko dute erreziboa helbide fiskalean. Hauek bi eratara ordaindu daitezke: www.hernani.eus-en (Ordainagiriak ordaindu) edo banku-entitateetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!