Goiz Eguzki abesbatzak Bardozeko elizan abestuko du etzi, Bizi Kantuzekin

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 3a, 00:00

Bertako Notre Dame l'Assomption elizan abestuko dute 18:30etatik aurrera.

Goiz Eguzki Abesbatzako kideak Iparraldera abiatuko dira Lapurdiko Bardoze herrian kontzertu bat eskaintzera etzi, larunbatean, 18:30etan, bertako Notre Dame de l'Assomption elizan. Orain urte bete, Bardozeko Bizi Kantuz izeneko abesbatza Hernanira etorri zen eta bi abesbatzek kontzertu bat eskaini zuten San Joan Bataiatzailearen elizan.

Trukaketa honekin jarraituz, etzi itzuliko du bisita Hernaniko Goiz Eguzki abesbatzak Bardozeko elizan. Errepertorio polita prestatu dute eta zalantzarik gabe, Bizi Kantuz taldearekin batera, bertaratzen direnei gozaraziko dietela.

Abesbatzako kideek hernaniarrak animatzen dituzte joatera, aukera ona baita inguruko herriak ezagutu eta kulturaz asetzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!