Zumaian arituko da bihar goizean, 11:45etatik aurrera, Hernaniko seniorren 2. mailako taldea. Pulpo taldearen aurka jokatuko du Hernanik, igoera faseko azkenaurreko jardunaldian. Orain arte emaitza onak lortu ditu Hernanik, jokatutako bost partidutatik lau irabazita. Etxeko taldea sailkapeneko bigarren postuan dago, eta laugarrenean kokatzen da Hernani. Biharko partidua irabazi ezkero aurrerapauso ederra emango lukete seniorrek lehenengo hiru postuetan sartu ahal izateko. Datorren asteburuan ere etxetik kanpo jokatuko dute, Urolaren kontra.