Gaur arratsaldean jokatuko dituzte asteburuko partiduak bailarako hiru talde nagusiek. Hernaniko Euskal Ligako nesken taldeak bakarrik jokatuko du etxean, Erandioko Neskak taldearen aurka.
16:00etan hasiko da Zubipeko partidua, eta garaipenen bidera itzultzea izango da Hernaniren xedea. Aurreko astean punturik gabe itzuli ziren Irundik, eta bolada txarra eten nahi dute sailkapenean beherako dagoen Erandio mendean hartuta. Bizkaitarrek garaipena lortu zuten azken jardunaldian, Bizkeneskaken aurka.
Hernaniko mutilek Bergarako Agorrosin zelaian jokatuko dute 16:30etatik aurrera. Añorga liderraren aurkako berdinketak konfiantza eman dio taldeari, baina ligako aurkari gogorretako bat da Bergara. Hernani sailkapeneko 13garren postuan dago.
Azkenik, 17:25etan hasiko da Santo Tomasen eta Mundarroren arteko partidua. Garrantzitsua da Mundarrorentzat garaipena lortzea, mailari eusteko helburua lehenbailehen betetzeko.