Ribadeo abesbatza galiziarrak eta Ozenki ereñotzuarrak elkarrekin eskainiko dute kontzertua gaur, 19:00etan, Hernaniko Milagrosako kaperan. Ozenki abesbatzak 2018an Ribadeo bisitatu zuen, eta orain galiziarrek bisita bueltatuko diete. Imanol Kamio zuzendariak dioenez, «urte dezente pasa dira, pandemia tarteko, eta eskertu nahi diegu bisita. Haiek hartu gintuzten bezala jaso nahi ditugu».