Gaur hileko azkeneko ostirala denez, Hernaniko Sarek eta Etxeratek kale-buelta antolatu dute, euskal presoen alde. Hilabete honetako protagonistak, mugimendu feministako kideak izango dira. Arratsaldeko 20:00etan plazatik abiatuko da kale-buelta, eta parte hartzera deitu dituzte herritarrak.