Hiru pelota final, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 28a, 00:00

Hernaniko pelotariek hiru final jokatuko dituzte gaur, Udaberri Sarian eta eskuz binakako Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketan. Azken honetan, infantilen lehenengo mailan, Aieko Azpeitiak eta Hegoi Zabalak Intzako Atorrasagasti eta Oier Jauregi izango dituzte aurrez aurre, gaur 17:45etan Zizurkilen. Udaberri Sarian, nagusien bigarren mailan, Iñaki Errazkin eta Iñigo Labaka hernaniarrek Tolosako Julen Saralegi eta Jokin Tolosa izango dituzte aurkari, gaur 18:30etatik aurrera, Anoetan. Azkenik, bihar, Udaberri Sarian, jubenilen hirugarren mailako finala jokatuko da Azkoitin, 09:30etan hasita. Hernaniko Joseba Arretxe eta Oinatz Gascon, Abantzuren aurka arituko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!