'Chibusa yo eien nare, gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 27a, 00:00

Gaur Hernani Zineklubean Chibusa yo eien nare, film japoniarra eskainiko dute, 19:00etan, Biterin. Kinuyo Tanakak 1955ean zuzendutakoa. Fumiko Nakajo poetaren bizitzan oinarrituta dago filma, eta kontatzen du bularreko minbizia duen pentsamolde modernoko emakume baten istorioa. 3 euro balio du sarrerak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!