Hernani Burujabek elkarteekin bilerak hasiko ditu astelehenean

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 27a, 00:00

Hernani Burujabeko kideak, Biteri aurrean egindako aurkezpen batean.

Gaur amaituko dituzte auzoetako bilerak, eta Burujabetzen Etxean bilduko dira elkarteekin.

 

Hernani Burujabeko kideak dagoeneko sei auzotan egon dira aurten, auzotarrentzako irekiak diren batzarretan. Horietan ikusi dute Hernani Burujabek zein presentzia duen auzoan, eta zer eraiki dezakeen bizilagunekin elkarlanean.

Auzo batzarrak bukatu ondoren, berriz, elkarteekin biltzeko asmoa daukate, elkarlana sustatzeko asmoz. Lau deialdi egingo dituzte, arloka banatuta; eta Burujabetzen Etxean egingo dituzte saio guztiak. Martxoaren 31n, datorren astelehenean, kirol elkarteekin bilduko dira, arratsaldeko 18:30etan. Apirilaren 3an, berriz, eragile politiko, sindikal eta euskalgintzakoekin elkartuko dira, 18:30etan. Apirilaren 7an izango da hirugarrena, kultur eta aisialdi elkarteekin, 18:30etan. Eta bukatzeko, apirilaren 10ean ikastetxe eta guraso elkarteekin bilduko dira, hori ere 18:30etan.

Auzoetako azkeneko bilera Biterin gaur, Kaxkoko eta erdiguneko bizilagunekin

Elkarteekin bildu aurretik, auzoetako azkeneko bilera egingo dute gaur, 19:00etan hasita, Biteri kultur etxean. Kaxkoko eta erdiguneko bizilagunei luzatu diete gonbitea bereziki.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!