San Joanetako kartela bost lanen artean aukeratuko dute herritarrek

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 27a, 00:00

Dagoeneko bozkatu daiteke aurtengo San Joan jaiak iragarriko dituen kartela, apirilaren 11 arte. Jai Batzordeak bost kartel hautatu ditu aurten, lau beharrean; eta herritarren bozka gehien jasotzen dituenak, iragarriko ditu festak. Botoa emateko bi aukera izango dira: Biterin edo online (labur.eus/7rytepai).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!