Erditu osteko amentzako tailerra antolatu dute larunbatean Hernanin. Goizeko 10:00etan hasiko dira Yoga Sananda zentroan eta bi ordu iraungo du. Yoga saio leuna, atseden txikia eta hamaiketakoa, entzute eta enpatia zirkulua, eta mini argazki saioa haurrarekin izango dira. Erreserbak 680 117 244 telefono zenbakian egin daitezke.