Nagore Legarretak 'Argia iragazi' tailerra eskainiko du bihar Latsunben, eta datorren astelehenean Biterin.
10 urte arteko haurrek heldu batek lagunduta parte hartu beharko dute tailerrean, hortik gorakoek, bakarrik apuntatzeko aukera izango dute. Hala ere, ez dago tailerrean izena emateko adin mugaturik.
Txantxilla eta Portuko auzoetatik igaro ostean, bihar Latsunbeko auzoan izango da Legarreta. Martxoaren 31n berriz, Biterin eskainiko du tailerra, arratsaldeko 18:00etan.
Tailerrean diapositiba leihotxo eta material ezberdinekin, irudiak sortuko dituztela aurreratu du Legarretak. Irekita dago izena emateko epea, eta plazak bete arte egongo da zabalik. Bi modutara eman daiteke izena, alde batetik, kultura@hernani.eus-era idatzita edota 943 55 29 62 telefono zenbakira deituta. Tailerreko plazak mugatuak dira, 20 lagun gehienez, beraz, azkar ibili.