Hernaniko Zelabide Auzo Elkarteak txangoa antolatu du Eguren Ugarte Upeltegietara, maiatzaren 10ean. Izena emateko epea zabalik dago igandera arte, martxoaren 30, 70 euroren truke.
Maiatzaren 10ean, Laguardiako Eguren Ugarte Upeltegietara egingo dute bisita auzokideek, bertan bodega bisitatzea gain, dastaketa, pintxoak eta bazkaria ere egingo dute. Joan etorria autobusez egingo dute, eta guztia 70 euroren truke izango da, erreserba egitean ordainduko dena.
Txangoaren egunean, irteera Hernaniko haurreskolatik izango da, goizeko 09:30etan, bueltan 20:00etan iritsiko dira Hernanira.
Autobusa 40 lagunekin betetzen da, eta autobusa bete ezean bidaia bertan behera geldituko dela aurreratu dute Zelabideko auokideek.
Izena emateko bi bide daude, Hernaniko Eper edo Arri tabernetan izena ematea edo 660137401 telefono zenbakira whatsApp-a bidaltzea. Apuntatzeko azken eguna igandea izango da.