Ekaina

Urrizak eta Martirenak irabazi zuten aurtengo Sagardoaren Txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 22a, 14:40

Urriza eta Martirena dira gaur egungo Sagardoaren Txapelketako irabazleak.

2-0eko emaitzarekin irabazi zieten Urrizak eta Martirenak, Ezkurrari eta Azpirozi.

 

San Joan egunean jokatu zuten Sagardoaren Txapelketako finala Galarretan. Javier Urriza eta Ibai Martirena (Aburuza) gailendu ziren, Josetxo Ezkurra eta Xabien Azpiroz (Alorrenea) 2-0 garaituta. Urrizak eta Martirenak iaz jokatutako txapelketan, txapeldunorde gelditu ziren, aurten ordea txapela etxera eramatea lortu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!