Chillida Lekuk ohiko Udako Solstizioa ospatu zuen, Chillida 100 urte izenburupean, eta horretarako, museoa kultura topaleku bihurtu zen, musika, dantza eta poesia erdigunean jarriz. Chillida Lekuren eta Hernaniko hamabi kultur eragileen lankidetza proiektua izan zen Kukai dantza konpainiaren koordinaziopean.