Luis Llopis Portugal entrenatzailea Hernaniar Bikain izendatu zuten.
Pasa den otsailean iragarri zuen Xalapartako zuzendaritzak nor izango zen aurtengo omendua, eta orduko hartan azaldu zuten Llopis hautatzearen zergatia: «Munduko atezainen entrenatzaile onenetako bat da, eta ibilbide izugarria osatzen ari da».
Egun, Real Madrid taldeko atezainen entrenatzailea da Llopis, eta denboraldi bikaina osatu ondoren (Espainiako Liga eta Championsa irabazita) jaso zuen saria. Ekainaren 8an Kronikari eskainitako elkarrizketan aitortu zuen oso berezia dela Hernaniar Bikaina saria beretzat: «Ez dut hitzik. Ilusio haundia egiten dit eta errekonozimenduagatik oso pozik nago. Maila goreneko titulu asko lortu ditut, baina etxeko sari hau bete-betean iristen zait bihotzera eta oso zoriontsu egiten nau».
HERNANIAR BIKAINAK 1988 Joxe Mari Garin |