Abenduaren 19an, eguerdiko 13:00ak aldera, istripua izan zuen auto batek, Zikuñaga parean, A-15 autobidean: irauli egin zen, Donostiarako noranzkoan. Horren ondorioz, bi erreietako zirkulazioa eten behar izan zuten noranzko horretan, eta bi kilometro baino gehiagoko auto-ilarak sortu ziren.