Inauguratu zuten Zubipeko harmailen gainean jarritako autokontsumo partekaturako instalazio fotoboltaikoa.
Ekitaldi xume bat prestatu zuten egindako lana ezagutarazteko. Bertan, Xabier Lertxundi Hernaniko alkateak eta Iñaki Marko Enherkom kooperatibako kontseilu errektoreko lehendakariak hartu zuten hitza.
Lertxundi izan zen hitz egiten lehenengoa, eta emaitza lortu arte egindako lana goraipatu zuen.
Markok nabarmendu zuen aukera berriak ahalbidetuko dituela Zubipeko instalazioak.
Aurkezpenaren ondoren, hurrengo instalazioa eraikitzeko hitzarmena sinatu zuen Enherkomek Hernaniko Ibaiondo poligonoko bi enpresekin.