Azaroaren 29an egin zuten Bertso Gutiziak ekitaldi berezia, Kronikak antolatuta, Basque Culinary Centerren. Bertsoez gozatu zuten ahosabai zorrotzenek, Iker Zubeldia, Eli Pagola, Unai Agirre eta Aitor Mendiluze bertsolariekin, Aritz Zerainek gidatuta. Eta jaki goxoenekin borobildu zuten eguna, BCCko ikasleek prestatutako otorduan.