Maiatza

Neska jubenilek brontzezko domina, Espainiako trainerila txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 21a, 11:32

Moañan jokatutako txapelketan lortu zuten 3. postua Robaleiraren eta Camargoren atzetik.

 

Ontzi txikietan denboraldi ikusgarria osatu zuten Hernaniko neska jubenilek. Hernaniarrek brontzezko domina eskuratu zuten Galiziako Moaña herrian, Espainiako Trainerila Txapelketan, eta aurten parte hartu zuten txapelketa ofizial guztietan, bai batelean eta bai trainerilan, lortu zituzten dominak.

 

Urrezko domina bat, hiru zilarrezko eta bi brontzezko

Sei txapelketa ofizial jokatzen dira batelean eta trainerilan, eta jubenil hernaniarrek seietan lortu zituzten dominak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!