Maiatzean bukatu zen Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasearen aurreneko itzulia, Oñatiko saioarekin; eta albiste onak ekarri zituen Hernaniko Bertso Eskolara: Andoni Rekondok irabazi zuen saioa, 346 punturekin. Hernaniarrak 19,5 punturen aldea lortu zuen Maddi Aiestaran bigarrenarekin, eta oso toki onean ekingo dio bigarren itzuliari. Izan ere, sailkapen nagusian, hirugarren puntuazio altuenarekin dago.
Ia ariketa guztietan izan zen onena Oñatin, eta bereziki ganbarako lanean (109,5 puntu) eta hamarreko txikian (84 puntu) jo zuen goia.