Abuztua

Deabru Gorriyak txapeldun, presoen aldeko futbitoan

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 24a, 11:14

Atezainak penalti hau gelditzearekin batera lortu zuen garaipena Deabru Gorriyak taldeak.

Giro ederrean jokatu zuten presoen aldeko lagunarteko Futbol 7 Txapelketa, abuztuan, Zubipen. 13 talde aritu ziren jokoan.

Giro ederra eta emozioa, biak izan zituen presoen aldeko lagunarteko Futbol 7 Txapelketak, abuztu amaieran. Deabru Gorriyak taldea izan zen txapeldun azkenean, finalean Valles taldeari irabazita. Biek ala biek gol aukera politak izan arren, hutsean bukatu zuten partidua, eta penaltietan jokatu zuten: 2-1 nagusitu zen talde gorria, atezainak bi penalti gelditu ondoren.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!