Maiatzean jarri zuten Hernaniko auzoetako festen lehenengo katebegia, Florida-Etxeberri auzoan.
Festak gauean hasi baziren ere, arratsaldetik sortu zen giro ona auzoan. Izan ere, Etxeberriko pelotalekuan jokatu zituzten Mendekosteetako Pelota Txapelketako lehenengo partiduak. Hortaz, giroa bero-bero iritsi ziren 23:00etara; orduantxe piztu zuten lehenengo suziria, eta eztanda egin orduko atera zen helduen danborrada auzoko txoko guztiak girotzera. Urteroko legez, giro ederra sortu zuten bertako kaleetan.
Danbor hotsak jarraipena izan zuten hurrengo egunean, baita beste hainbat ekitaldik asteburu guztian zehar.