Egun berezia bizi izan zuten Chillida Lekun. Eduardo Chillidaren jaiotzaren mendeurrenean prestatutako ekintzen artean, mugarrietako bat aurkeztu zuen: Eduardo Chillidaren 100 urte Telefónica Bildumarekin erakusketa, mendeurreneko erakusketa nagusia izango zena.
Museoko Zabalaga baserrian egin zuten aurkezpena, erakusketan parte hartu duten eragileek: Luis Chillidak (Eduardo Chillida eta Pilar Belzunce Fundazioaren presidentea), Mireia Massaguék (Chillida Lekuko zuzendaria), Azahara Domínguezek (Gipuzkoako Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako foru diputatua) eta Luis Prendesek (Telefónica Fundazioko zuzendari nagusia).
Eta aurkezpenaren ondoren, eguerdian, Felipe VI.a Espainiako Erregea izan zen Chillida Lekun, museoak gonbidatuta, erakusketa inauguratzeko. Bertan izan ziren, baita ere, Ángel Victor Torres Espainiako Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroa; José María Álvarez-Pallete Telefónicako zuzendaria; eta beste hainbat ordezkari politiko.