Indarkeria matxistak gutxienez 32 kasu berri utzi zituen 2023 urtean Hernanin. Horiek izan ziren Kulturarteko Plaza Feministak 2023an artatu zituenak. Urtero bezala, txostena osatu zuten herrian indarkeria matxista bizi zuten emakumeen datuekin, eta 32 kasu berri erregistratu ziren Udaleko Zerbitzu Sozialetan eta Kulturarteko Plaza Feministan. Horietatik zazpik Plaza Feministan egin zuten indarkeriaren kontrako ibilbide osoa, eta gainerakoek Zerbitzu Sozialetan.