Adinekoentzako makina bio-osasungarriak konpondu eta berritzeko lanak egin zituen Hernaniko Udaleko Jarduera Fisiko eta Kirol sailak. Lan hauek egin ziren Ave Marian, Lizeagan, Goiz Eguzkin, atletismo pistan eta Zikuñagan. Guztira 37.045 euroko inbertsioa egin zuen Udalak lan hauetan.