Euskal Herriko 25 taldetik gora elkartu zituen Dantzari Egunak, kaleak, auzoak eta txokoak koloreztatzeko asmoz. Goizean zehar auzoz auzo kalejiran ibili ziren dantzariak; zerura begira pasatu zuten askok goiza, baina, zorionez, eguraldia lagun izan zuten ikuskizunak iraun bitartean.
Talde txikitan herri osoa zeharkatu ondoren, Gudarien plazan egin zuten urteroko ekitaldi nagusia.