Urriaren 18an, Bakailu Astearen azkeneko egunean, banatu zituzten pintxo lehiaketa sariak; eta Txili eta Apeadero izan ziren garaile. Sari herrikoia eskuratu zuen Txilik, Goiz Argiren eta Apeaderoren aurretik; eta epaimahai profesionalaren saria jaso zuen Apeaderok.