Hernani Arraun Elkarteko neskek zilarrezko domina lortu zuten, Espainiako Batel Txapelketan. Galiziako A Pobra do Caramiñal herrian jokatu ziren txapelketak, eta Araitz Iturrieta, Eider Elosegi, Intza Arregi eta Olaz Pagolak, Naia Peñagarikano patroiaren gidaritzapean, azpitxapeldun geratu ziren Robaleiraren atzetik. Balentria lortu duzuten hernaniarrek.