Bizipoza egitasmoaren festa haundia osptau zen Hernanin. Badator Bizipoza Jaia! ekimena prestatu zuten lehendabizi, Hernaniko ikastetxeen eskutik.
Ondoren, berriz, Atsegindegi, Urbieta kalea eta Biteriko plaza izan ziren inklusioaren erdigune. Denetik izan zen horietan: elkarteen jardunaren berri emateko gunea, jolasak, tonbola, 'Go!azen'eko lagunen ikuskizuna, musika, dantza, paella jatea, pailazoen emanaldia, erromeria, hartubol erakustaldia... Bizipoza osatzen duten 38 elkarteek eta herriko hainbat eragilek egin zuten bat jaiaren antolaketan.