Couth konpainia Gipuzkoa trazabilitate industrialeko soluzioetan eta ikuspen artifizial adimenduneko sistemetan espezializatuta dago. Guztira 66 herrialdetan dago presente eta apirilaren 19an inauguratu zuen ofizialki bere egoitza nagusia, Galarretan kokatutako Euskadiko Parke Teknologikoaren Campusean. Eraikin berriak 5.500 metro karratuko azalera du eta 5,5 milioi euroko inbertsioa suposatu du.
Inaugurazioaren buru izan zen Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusia, zeinak konpainiarentzako data historiko hau oroitzeko monolitoa desestali zuen, Leonard P. 'Buck Wessel' Coutheko presidentea eta konpainiako CEO Jose Antonio Erdozia alboan zituela.
Halaber, ekitaldian izan ziren, Arantxa Tapia, Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua; Xabier Lertxundi Hernaniko alkatea eta Estibaliz Hernaez, Euskadiko Parte Teknologikoen presidentea. Instalazio berriak ezagutzeko aukera izan zuten, bertaratutako beste gonbidatu batzuekin batera.