Uztaila

Bi sarirekin itxi zuen 2023-2024 ikasturtea Iñigo Legorburu idazle hernaniarrak

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 23a, 09:03

Ekainaren 16an, Legorburu Durangon saria eskuetan duela.

Durangon eta Errenterian sari bana irabazi zituen Legorburuk, ekainean.

Beste bi sari gehiago lortu zituen Iñigo Legorburu idazle hernaniarrak ikasturtea arrakastaz amaitzeko. Maiatzean mikrokontakizunekin eta narrazio laburrekin irabazi zituen sariak, baina ekainean, aldiz, bertso paper eta poesiarekin izan zen saritua. Dagoeneko, 180 saritik gora pilatu ditu Legorburuk kurrikulumean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!