Aurreikusita zegoen etxegabetze bat, Andre Kaleko bigarren atarian. Kaleratzeak Stopek eta Buruntzaldeko Etxebizitza Sindikatuak horren berri izan zutenean, herritarrei luzatu zieten bertaratzeko deia, etxegabetzea gelditu nahian; eta hala egin zuten 50 lagunek baino gehiagok, etxegabetzeen kontrako pankartekin, ordubete lehenagotik.
Etxegabetzea burutu behar zutenak, ordea, ez ziren agertu. Zehaztutako ordua igarota, Kaleratzeak Stopeko kide batek hartu zuen hitza. Bertaratuei azaldu zien, behin ordua pasata ezin zutela etxegabetzea gauzatu, eta orain, izatekotan, beste hitzordu bat zehaztu eta jakinarazi beharko ziotela etxebizitza horretako bizilagunari. Z