Astebururako zita garrantzitsua zuten Hernani Arraun Elkarteko arraunlariek. Izan ere, Gipuzkoako Batel Txapelketa jokatu zen Pasai San Pedron. Larunbatean Ligako azken jardunaldia jokatu zen, txapelketarako sailkapen estropada ere zena.
Gipuzkoako Batel Txapelketa irabazi zuten neska jubenilek eta beraz, Hernaniko neskak Gipuzkoako txapeldun bilakatu ziren. Eta ez zen sari bakarra izan, Naia Peñagarikanok patroi onenaren saria ere lortu baitzuen.