Hernaniko alde zaharraren hirigintza arautzen duen dokumentua (1997ko Plan Berezia) aldatzeko unea iritsi zen apirilean. Indarrean zegoen araua oinarritzen zuen dokumentua 554/1995 dekretua zen 1995ean Eusko Jaurlaritzak ebatzia: «agiri horretan Hernani ingurune historiko EAEko ondasun kultural moduan hartzen zen, monumentu multzo kategoriaren barruan. Dekretu horrek ezarri zuen hirigune historikoaren babes erregimena eta baimendutako esku hartzeen arautegia».
Udalak azpimarratu zuen, dokumentu hori ez zela berrikusi indarrean zenetik; eta kaxkoko herritarrek historikoki hainbat eskaera egin zituztela ohartarazi zuen. Beraz, hirigintza plan berria onartzeko prozedura martxan jarri zuen Udalak, eta horren lehenengo mugarri gisa, herritarrei aurkeztu zien..